pisu garbi
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca pes m net
- de Nettogewicht n; Reingewicht n
- en net weight
- es peso m neto
- fr poids m net
- gl peso m neto
- it peso m netto
- pt peso m neto
pisu garbi
SARRERA DESBERDINA:
Dialisi
Dialisia uretan disolbatutako bi substantzia banatzeko prozesua da, betiere bi substantzia horiek pisu molekular desberdina izanik. Horretarako, mitz erdi-iragazkor berezia erabiltzen da: mintzak pisu molekular txikiko molekulak uzten ditu pasatzen baina pisu molekular handikoak ezin dira beste aldera pasa.
Adibide batekin azal daiteke dialisia. Ontzi bete ur mintz erdi-iragazkor bereziaz erdibituta daukagu. Mintzaren alde batean bi sustantzia uretan disolbatuta daude; beste aldean, berriz, ur purua solik. Pisu molekular txikia duten molekulek mintzean zehar igarotuko dira ingurune hipertonikotik (hau da, kontzentrazio handia duen lekutik) ingurune hipotonikora (kontzentrazio txikia duen lekura) bi kontzentrazioak berdintzeko. Pisu molekular handia duten molekulek, aldiz, ezingo dute pasatu mintz erdi-iragazkorra eta dauden lekuan geratuko dira.
Prosezu biologiko hau hala nola nefronetan gertatzen da, hau da, giltzurrunetako unitate funtzionaletan. Dialisiak odola substantzia toxikoak (urea batez ere) garbitzeko balio du. Giltzurrunen dialisia ondo gertatzen ez denean, arazo larriak sor daitezke. Kasu hauetan, odola hemodialisi makina batetik pasarazi behar da. Tramankulu honek egiten duena gaixoaren nefronek ezabatu ezin dituen toxinak kentzea da. Prozesu hau, logela esterilizatu batean burutu behar da, prozesua egiten den bitartean odol infekzioen trasmisioa saihesteko. Historikoki, 1924an Georg Haas alemaniarrak teknika hau lehenengo aldiz erabili zuen.